Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka (2023-2024)

Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka
Motagatazka armatu
muga gatazka
Honen parte daHezbola eta Israelen arteko gatazka eta 2023-2024ko Israel-Palestina gerraren zabalpena
Denbora-tarte2023ko urriaren 8a - 
Data2020(e)ko hamarkada
Kokalekuhegoaldeko Libano
Galilea
Golan
Har Dov (en) Itzuli
Shebaako etxaldeak
HerrialdeaIsrael, Libano eta Siria
Alim Abdallah (en) Itzuli
Parte-hartzaileak
Komunikabide
Osatuta

Israel eta Libanoren arteko mugako gatazka (2023-2024) urriaren 7an hasi Ekialde Hurbileko krisiaren zabalpenaren ataletako bat da, eragile nagusiak Israelgo Armada (IDF) eta Hezbola dituela. Ondorioz, zuzenean dago loturik 2023-2024ko Israel-Palestina gerrako beste gertaerekin. Eskalada militar horren hasieran, Hezbola kohetez Israeli eraso egiten hasi zitzaion, Hamasekin eta palestinarrekin bat eginez. Erasoak eta kontraerasoak lehorretik eta, batez ere, airetik egin dira, kohete, misil eta droneen bitartez. Ekainean, Israelek Hezbolaren kontrako gerra osoa egiteko aukera planteatu zuen, abuztuan gauzatzen hasi zena.

Irailean, berriz, inoiz ez bezalako eraso bat egin zuen Hezbolaren kontra, erakunde xiita horren gailu teknologikoak urrunetik eztandaraziz eta aire ofentsiba baten bitartez. 2023ko udazkenetik, Israel Hezbolako buruzagiak hiltzen joan da askotariko erasoetan, horietan eraginkorrena izanik 2024ko irailean bilkura batean elkarturik zeudela egindakoa. Irailaren 26an, Israelek Hassan Nasrallah Hezbolako lider historikoa bonbaz hil zuen Beiruten. Berehala, Israelen ofentsiba zabal bat hasi zen, Libanoko askotariko azpiegiturak suntsitu dituena eta izua hedatu. Hezbolak, berriz, kohetez egin dio eraso Israel iparraldeari, eragin mugatuaz, gehienetan, herrialde sionistaren Burdinazko Kupula defentsa sistemari esker.

Azken hamarkadetan, Libano hegoaldea eta Israel iparraldea fronte ireki bat izan da, tartean berpiztu izan dena, Ekialde Hurbileko gatazka geoestrategiko orokorrean. Aldiz, urriaren 7an hasi krisitik tentsioa areagotzen joan da, Hezbola taldeak Hamasekin duen aliantzaren eraginez eta Israelek haien kontra eraman duen kanpaina militarrean kokaturik. Hezbola alderdia nagusi da Libano hegoaldean.


Developed by StudentB